XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jainkoak beti babesten duela, alegia. Harengan uste on duen gizakia.

Fededun zintzoak. Jaungoikoa izango du egoera guztietan gaztelu eta lagun.

Maisu honek, bere esperientzian oinarriturik, bizitasun handiz eta irudi adierazgarri batzuen bidez ematen du bere irakaspena.

Azkenean, Jainkoaren beraren hitza jartzen du, bere erakutsia egiaztatzeko.

Itun Berriko fededunok Jesus Jaunaren argitan esaten dugu salmo hau: izan ere, Honek bere burua Aitaren eskuetan jarri zuen azkeneraino, eta Aita horrek erantzun betea eman zion.

Pazko-bidean eta gaur egungo giroan otoitz benetan egokia dugu hau.

Ant. Zaude nirekin, Jauna, larrialdian.

Goi-goikoaren babespean zaudena, guztiz Ahaltsuaren itzalpean bizi zarena, esaiozu Jaunari: Zu zaitut ihesleku eta gaztelu, ene Jainko, Zugan nago sendo.

Hark aterako zaitu ehiztarien saretik,
izurri galgarritik.
Bere hegalez babestuko zaitu,
bazoazke ihesi Beraren hegalpera:
babeski eta oskol zaizu Haren leialtasuna.

Ez zaitu ikaratuko gauezko izuak,
ezta egunezko geziaren ziztuak;
ez ilunpetan dabilen izurriak,
ezta eguerdiko hondamen galgarriak.